hiatus
Ortuan bizi naizJanuary 31, 2006 8:43 pm

Umore onarekin hartu beharreko bideo bat.

http://video.google.com/videoplay?docid=8284131910167020628&q=euskadi

Ortuan bizi naizJanuary 9, 2006 8:37 am

Flipatuta geratu naiz EAJ-PNV euskal alderdi politikoa “Libertarian National Socialist Green Party” deritzon alderdi naziaren webgunean ikusi dudanean. Webgunearen ezkerreko partean esteka bezela agertzen da EAJ. Hona hemen webgunearen helbidea, http://www.nazi.org/

Kuriosidade bat, besterik ez. Ondo segi!

————————————————————

P.S.: EAJk gaur bertan erantzun du bere webgunean.

Ortuan bizi naizDecember 14, 2005 10:57 pm

Gaur eguerdian, taberna batetan El Correo-ri gainbegiratua egin diot, ematen du EAJ eta PSOE akordio batetara heldu direla AHTaren inguruan. Bestalde, EBk bere U famatua defentatzen duela eta EAJri aurrez hirukoak akordatutakoa bete behar duela abisatu dio.

Eta bueno, hirukoaren beste hankak, hau da EAk zer dioen jakiteko, GAk plazaratu duen 38 orrialdeko txosten bat gainbegiratu dut. Ez dut oso sakonean irakurri, txostenak zekartzan argazki politak ikusten galdu dut denbora. Zer dioten?, ba euskal burdinbide sarea berritzearen alde daudela (euskal herritar guztiek bezala) eta, gehiago dena, “gaur egungo trenbideak ahal den moduan errespetatuz” (horretarako AHT-rik behar al dugu ala?). Eta bueno trena “Velocidad Alta”-koa izatea eta ez “Alta Velocidad”-ekoa.

Baina beraien postura defendagaitza defendatzeko errezena, besteena kritikatzea. Dokumentuaren azken orrialdean alderdi politiko guztiei kritika egiten die, barregarrienak HB (Batasuna ez, HB) eta Aralarri egiten dizkietenak:

HB: Bere sistemaren aurkako eta hildo erradikalarekin jarraituta, ezezko borobila eman dio egitasmoari.

Aralar: Oso politika populista jarraituta, ezezkoa eman dio alderdiari. Egitasmoa ondo aztertu gabe, hauteskunde interesetan oinarrituta bakarrik.

Ez du esaten oker daudenik, ez, batzuk “erradikalak” direnez esaten dutenak ez du garrantzirik eta besteak “populistak” eta elektoralistak direnez idem.

Postura defendagaitzak defendatzen hasita besteak insultatzea baino bide errezagorik ez dago.

Benga jendemodu, hurrengorarte!

Ortuan bizi naizDecember 13, 2005 7:46 pm

Azkenekoz azaroak 15ean idatzi nuen, duela ia hile bete. Hile honetan gertatu diren gauza guztien artean hauek gogoratzen ditut,

Nire lehiotik Elurra ikusi ahal izan dut, baina jada ez dut ikusten.

Madrilen zenbait katalanen komertzioetan pintadak egin dituztela irakurri nuen.

Nire lehiotik txori multzo handi bat ikusi izan dut, hotza dakartela esango luke aitona batek. Argazki bat atera nien baina ez dira ikusten apenas.

Madrilen Bartzelonak 3-0 irabazi duela irakurri nuen.

Beste txori multxo handi bat ikusi nuen, oraingoan Gasteizen, eta kotxe bateko leiatilatik.

La Caixak PSCko eztakitzeri eztakitzenbateko diru zorra barkatu diola irakurri nuen, eta eztakitnori ez diola pare bat zentimoko zorra barkatu.

Autobus bateko leiatilatik dozena bat txori ikusi nituen V bat formatzen.

Ah bai, La Caixari eztakitzenbateko diru zorra barkatzeagatik eztakitzenbat espainolek ere boikota egin diotela irakurri nuen. Beraien dirua banketxe horretatik atera eta beste batera sartzeko, bestea politikoki garbiagoa delakoan edo.

Lekeition eta beste kotxe bateko leiatilatik kai bat ikusi nuen txulo txulo “quitamiedos” baten gainean. Nire lagun batek argazki kamera atera zuen argazkia egiteko intentzioarekin baina atera zuenerako txoria joan egin zen.

Espainolek, Kataluinako kabari boikota egingo diotela irakurri dut, eta beraren ordez Extremadurakoa eta Balentziakoa edango dutela. Kaba hile batetik bestera egiten ez denez extremeño eta balentziarrek ez dute nahikoa izango beraien kabarekin eta norbaiti erosi behar izango diote… ematen du aurtengo gabonetan ere espainolek Kataluinako kaba edango dutela.

Nire ordenagailuko pinguinoak erropa aldatu du. Azaroak 15ean Suse batetik idatzi nuen, gaur Ubuntu batetik ari naiz.

Bueno… ea Ibarretxe Planak urte bat bete baino lehenago idazten dudan hurrengo mezua.

Ondo segi.

Ortuan bizi naizNovember 15, 2005 4:13 pm

Aurten bigarrenez atera dira espainiako abadeak kalera manifestatzera.

Ez al da errezagoa mezetan beraien Jaungoikoari eskatzea manifestazioetan eskatzen dutena?

Ala mezetara inortxo ere joaten ez denez irten behar dira kalera “con el mazo dando”?.

Ezkerreko lagunak, RIP manifestazioengatik, gaur deskojonatzeko besterik ez dute balio. Hori da larunbatean hainbatek egin genuena behintzat.

Benga ba, hurrengorarte!

Ortuan bizi naizNovember 4, 2005 2:48 pm

Ortuan bizi naizOctober 19, 2005 8:01 pm

Herriko Taberna batean entzunda:

Bezeroa: Egunon.
Tabernaria: Egunon bai.
B: Etxeko.
T: Etxeko patxarana?
B: Bai.
T: Izotzekin ala hotza?
B: mmm…. ese mismo.
B: Perdone, en ese baso no, en uno de whiski.
T: Edalontzi honetan?.
B: No, no decia en ese pero es igual.
T: Ez, berdin zait, nahi baduzu beste edalontzi bat aterako dut.
B: Perdone, pero es que yo no se hablar euskera, solo entiendo.
T: Bai, badakit, horregaitik egiten dizut euskera batuaz, bestela nire euskera erabiliko nuke.

Ortuan bizi naizOctober 17, 2005 4:06 pm

Ortuan bizi naizOctober 16, 2005 6:39 pm

Urriak 12, Incak eta espainolak topo egin zutela 500 urte baino gehiago. Incak eta espainolak edo Inkak eta “inkapazak” (Ernesto Gebarari, 23-24 urte zituela, hego ameriketatik motozikletan egin zuen bidai ezagun hartan ume batek esan zion bezala).

Aitzakia hango “indioak” kristautzearena, bertsio extraofiziala dirua lortzearena.

Urriak 13, frantziarrek tenplario guztiak akatu zituztela 698 urte. Tenplarioak edo marrazki bizidunetan agertzen diren toja zuri eta gurutze gorridun abadeak. Horregatik konsideratzen da “asteartea eta 13″ sorte txarreko eguna.

Aitzakia herejeak akatzearena, bertsio extraofiziala Frantziak tenplarioekin zuen zorra ezin ordaintzearena.

Espainia eta Frantzia artean bizi garenon benetako kristauok atzo San Faustori omenaldia egin genion Durangon. Gure gibelari min eginez baina inor hil gabe.

Gaur Igandea da. Ajea, biharamuna, astelehena.

Ortuan bizi naizOctober 4, 2005 8:10 pm

Skin nazi bat izango banintz,

“MORO-MIERDAri PUTAKUME BELTZA MAKILDU deiela esangotzet, barrera barriro saltatu eta Europa zurian sartzeko gogoak kentzeko”

PSOEko politikari korbatadun bat izango banintz,

“MAROKOKO GOBERNUAri BEHARREZKO DIREN NEURRIAK hartzeko eskatuko diogu, SUBSAHARARREK ez dezaten segurtasun barrera saltatu”

———————————–

Mezu hau herenegun idatzi nuen eta gaur, España 2000 alderdiko foroan antzerako mezu bat ikusi dut:

LA POLI MORA MATA A SEIS NEGROS EN DEFENSA DE MELILLA

escrito por ALICANTE POR ESPAÑA, 06.10.2005, 18:16

Eso da a entender El Mundo. Por lo visto, los cafres, unos 1500 quisieron tomar Melilla a saco y los moros dispararon.
Hombre, pues gracias, Mohamed, si no podemos disparar nosotros, al menos que disparen ellos. Todo sea por los españoles de Melilla.
Por cierto, la revista La Clave habla de la infiltración en Ceuta y Melilla de decenas de soldados marroquies llegados como inmigrantes.

En fin, gauza berdina esateko hauek Zapaterok baino askoz ere garbiago idazten dute.

Ortuan bizi naiz 2:02 pm

Behin irakurri nuen “dura-celli”k latinez txiribita esan nahi zuela, ez dakit nire iturria guztiz fidagarria den, baten batek baldin badaki lasai esan dezala astokeri bat bota dudala.

Zergatik galdetzen dudan tontakeria hau?, gaurko egunkarietako 3 berri irakurri ditudanean euskera dura-cell pilak daramatzan untxia iruditu zaidalako.

Alde batetik Lehenengo Euskal Herriko aztarna gehiago aurkitu dituztela Deban. Kristautasuna eta euskaldun fededunak gurera heldu baino lehenago Lehenengo Euskal Herrian ere, duela 15.500 urtekoan, gure erritoak genituela demostratzen duen aurkikuntza.

Eta bestalde, Martin Ugalde euskaltzalea hil zela urte bat betetzen dela gaur, eta kasualki, Euskeraren Jatorriaren I. Biltzarra ospatuko da.

Hainbat herri eta hizkuntza gure gainetik pasatu eta gure dura-cell untxiak bide bazterrean arnas estuka utzi dituela heldu zaigu Euskera gure belaunaldira.

Lehengo egunean irakurri nuen kulturak ez duela herria egiten, adibidez kultura meditenarrearra existitzen dela baina ez dagoela herri mediterranearrik. Kataluniar estatutuaren kontra idazten zuen espainiar batek idatzi zuen esaldia, hain gauza logikoa botatzeko ez zuen zertan tintarik gastatu behar. Kulturak ez du herria egiten, noski, herriak egiten du kultura. Gurearen pilak ez dira hain errez amaituko, ez.

Benga jendemodu, hurrengorarte!

Ortuan bizi naizSeptember 29, 2005 11:01 pm

Katalunian estatutu berri bat egitekotan dabiltzala entzuten da behin eta berriro komunikabideetan.

Herenegun, Buenafuenteren programarekin barre egin nuen kataluniako gobernuko hirukoa irudikatzen zuten hiru pertsonei ea estatutu hori onena den galdetzean batek bai, beste batek ez eta azkenengoak depende batera erantzun zutenean. Barre egin nuen uste dudalako Gasteizko hirukoak berdina erantzungo lukeela duela hamar bat hile Ibarretxe plana d(z)eritzonarekin galdera berdina egingo balu aurkezleak.

Ajjjjj, ez nuen kataluniako estatutu berriari buruz hitz egin nahi eta parrafo oso bat idatzi dut azkenerako. Ez dut ez estatutua ezta hango errealitate politikoa ezagutzen. Post hau idazten hasi naiz estatutu honek Espainiar estatua “nazioen nazioa” izendatzen duela irakurri dudalako hortik.

Nazioen nazioa??, kuriosoa iruditu zait Espainiar estatuari jarri dioten izena, buruari bi buelta eman dizkiot eta… baten batek esan dezake edukia eta edukitzailea berdina den beste kasuren bat?. Hau da, estatutu honen iritziz Espainiar estatuaren edukia (nazioak) eta edukitzailea (nazioa) berdina da.

Katalanen bateri bururatuko zitzaion espresio hori eta berarentzako sentzuguztia izango zuen. Nik, beharbada, hiru porro erre eta gero primeran ulertuko dut “nazioen nazioa” espresioa.

Benga jendemodu, hurrengorarte!

Ortuan bizi naizSeptember 26, 2005 3:56 pm

Bueno, aurtengo asignaturetako liburuak batzen hasi eta lehenengo kuatrimestrean irakasle batek eman zigun historio bat aurkitu dut.

Bill Gatesek behin esan omen zuen,

“General Motors (GM) teknologikoki ordenagailuen industria bezain azkar garatuko balitz, gaur egun erregai galoi batekin 1000 mila ibiltzeko gai diren 25 dolarreko kotxeak gidatuko genituzke.”

Mr. Welch-ek ondorengo eskutitz batekin erantzun zion Bill Gateseri.

“General Motors teknologikoki Microsoft bezala garatuko balitz, gaur egungo kotxeek ondorengo ezaugarriak izango lituzkete:

1) Zure kotxeak egunean (eta arrazoi ezezagunarekin) 2 istripu izango lituzke.

2) Errepidearen lerroak pintatzen diren bakoitzean kotxe berri bat erosi beharko zenuke.

3) Noizean behin, zure kotxea, azaldu ezin den arrazoi bategatik autopistatik irtengo litzateke. Gertatutakoa onartu, kotxea berriro arrankatu eta gidatzen jarraituko zenuke.

4) Maniobraren bat egiterakoan (adibidez ezkerretara kurba bat hartzerakoan) kotxeak ez balizuke kasurik egingo eta ez baluke berriro ere arrankatuko, kotxean motor berri bat jartzera behartuta egongo zinateke.

5) Hasiera batean bakarrik zuk izango zenuke kotxean jesartzeko eskubidea, beranduago “Car95″ edo “CarNT” hartu ahal izango zenuke baina jesarleku bakoitzeko ordaintzera behartuta egongo zinake.

6) Macintosh-ek eguzki energia erabiltzen duten kotxeak egingo lituzke, askoz ere fidagarriagoak, 5 aldiz arinagoak eta erabiltzeko bi aldiz errazagoak. Hala ere, Macintosh-en kotxeak soilik errepideen %5ean ikusiko ziren.

7) Olioaren indikatzailea, gehiegizko tenperaturarena eta bateriarena argi bakar bategatik aldatuko ziren.

8) Airbag-System-ak “Ziur al zaude?” galdetuko luke explotatu baino lehenago.

9) Noizean behin, eta arrazoirik gabe, zure kotxearen ate guztiak itxiko ziren. Hala ere, berriz ere zabaltzeko gai izango zinake truko batekin, adibidez atea zabaltzeko botoiari emanez, esku batekin giltzari eragiten eta bestearekin irratiaren antena agarratzen duzun bitartean.

10) General Motorsek kotxe bakoitzarekin GMren filial baten tarjeta erostera behartuko lizuke, berdin da tarjeta hori behar duzun edo ez. Tarjeta erosiko ez bazenu zure kotxearen abiadura %50ean jeitsiko zen (edo zerbait txarrago). Horren ondorioz General Motors-ek inbestigazioak izango lituzke justiziaren partetik.

11) General Motorsek kotxe berri bat presentatzen duen bakoitzean, gidari guztiek berriro ere gidatzen ikasi beharko lukete, kotxearen gailuek ez bailukete aurreko modeloan bezala egingo”.

jeje.

Benga jendemodu, hurrengorarte!

Ortuan bizi naizSeptember 21, 2005 6:23 pm

Akordatzen al zarete “Negu Gorriak”-en Esan ozenki abestiarekin? Bai, bai, Ferminek estribiloan behin eta berriro euskalduna naiz eta harro nago abesten duen abesti horrekin. Beharbada gogoratuko zarete nola abestian andra batek esaten duen “Ni Maurizia Aldeiturriaga naz”.

Ni baino zaharragoak zaretenak agian ikusiko zenuten Juan Mari Beltranen bideo batean Maurizia musika jotzen, uste dut bideoaren izenburua “Euskal musika tresnak” dela, ez nago oso seguru. Fermin Muguruzaren musika taldeak Esan ozenki abestian agertzen zen Mauriziaren esaldi hori bideo honetatik atera zuelakoan nago.

Eta ni baino gazteagoak zaretenak agian entzun duzue Mauriziaren ahotsa “Urgabe” taldearen edan hemendik diskoan.

Ba Arteako udalak monumentu bat jarri du Maurizia zeberiotarra eta bere senar Leon arteakoaren omenez eta atzo beraren aurretik pasatu nintzen.

Horrenbeste omenaldi jaso eta gero, nire bloga ez da gutxiago izango ba,

Aupa Leon eta Maurizia!

Ortuan bizi naizSeptember 11, 2005 11:30 pm

Astea inkomunikaturik eman dut, internetik gabe eta ia telebistarik ikusi gabe, baina egunkarietan irakurri dut espainiako toga komandoak Euskal Herriko alderdi politiko baten eta sindikatu baten kontra jo duela, euskal politikari bat gartzelaratu dutela eta 100.000 euroko fiantza eskatzen dutela (fiantzak zenbat zero dituen ez dut ondo gogoratzen).

Nire aitak kontatu zidan behin, bere aitak kontatu ziola, honeri besteren batek kontatu ziola, atzinean sasiak esan ziola gizonari,

arpelik habil gizona, ebatan bajostek podeu ta erretan bajostek aboneu.

Euskal Herrian toga komandoak erre eta ebaki duen guztiarekin ere, bada garaia ba horrelako zerbait esateko.

Hala ere, gizonak gaur egunean ere, sasiak erretzen eta ebagitzen ditu, alferrik agian, baina teknika txikitzaileagoekin. Ez dakit toga, luma, barrote, porra eta beste komando guztiek horrela erantzungo luketen.

Teknika txikitzaileagoekin, alegia.

Benga jendemodu, hurrengorarte!

Blog honen materiala kopiatzeko, banatzeko, berridazteko edo aldatzeko libre zara jatorrizko sortzaileari egiletza aitortzen badiozu eta lizentzia honen baldintza berberetan egiten baduzu.

Creative Commons License
Creative Commons Attribution-ShareAlike 2.5 License